Duela 3 hilabete, lehenengoz entzun nuenean Web 2.0 kontzeptua, guztiz berria izateaz gain, nahiko erabili ezina eta urrunekoa iruditu zitzaidala onartu behar dut (nahiz eta publikoki nire kezka azaldu etengabe, batez ere erreminta berri honen inguruko erabilgarritasun praktikoari buruz hitz egiterakoan). Hainbat buelta eman arren, behin eta berriro topatzen nuen oztopo berdina: nola demontre aplikatuko dut nik Web 2.0-aren inguruko ikasketa eta jakintza guztiak 7 urteko umeekin? Konfesatu behar dut, beti ere, nahiko kantsagarri bihurtu nintzela, beti gauza berdinak eta kezka berdinak errepikatzean, baina ikasketaren puntu batetara helduta, uste dut ulertzen ari naizela (edo hobe esanda, nire ikasle-bizitzan erabilgarritasun zenbait aplika dezakedala) zertan datzan, batez ere honakoa irakurri nuenean: ikasle askori lan bidaltzerakoan, Interneten begiratu eta zuzenean kopiatu egiten dute topatutakoa, ia irakurri gabe, eta batez ere, kuestionatu barik eskuartean dutenaren fidagarritasuna eta balioa.
Hor ulertu nuen baita ere, zergatik gaur eguneko gure nerabeen informatika klaseen hustasuna: zertarako irakasten zaie word dokumentu polit bat eraikitzen, eskuak teklatu gainean egokiro jarriz, baldin eta arratsaldeetan, etxean eta bakarrik daudenean, nik neuk oraindik kontrolatzen ez ditudan hainbat erraminta erabiltzen badituzte? (esaterako, bideoak You Tube-n jarri, jeitsi, modifikatu, urruneko lagunekin txateatu,…).
Hori bai, ni guzti hau aldatzearen alde banago (uste dut…), baina prozesu nahiko geldoa dela ere azpimarratu nahi du behin eta berriro. Agian, guzti honen oinarria desinformazioa da, niri gertatu zaidan moduan, askori ere gertatzen baitzaio. Agian, ez -jakintasun horren ere pelikula bat bezala jarraiarazten digu: muga bat denez nire irakasle-bizitzan, ez dut erabiliko, eta ez dudanez erabiltzen, ez da erabilgarria ez delako sekulan erabili. Baina didaktika arloan asko hobetzeko dugu oraindik, batez ere azken urteotako emaitzak ikusita. Teknologiaren laguntzaz eta erabilera egokiaz, ordea, irakasle eta ikasle arteko komunikazioaren estimulazioa lor daiteke; metodologia aktiboen bidez, hobe bait daitekeelako irakas- eta ikas-prozesuaren arteko feedback-a, ikas-denboren optimizazioa lortuz era berean. Azken finean, ikasketa prozesuarekiko motibazioa handituz.
Ondorio moduan esan dezakedana da gaur egunean Web 2.0 plataformaren bidez eskaintzen zaizkigun erreminten erabilera egokia eta handiagoa egitea posible dela, irakaskuntzan ere, baina agian bide egokiena izango litzateke erramintak banan banan sartuz joan gure egunerokotasunean, ezinbesteko bihurtu arte, nolabait ozeano handi bat moduan ikusten dugun esparrua, txikiagoa den espazio batean bihurtuz.
Hiztunpolisa: euskaltasunaren norabideaz apunteak
Hace 10 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario