2009/01/18

WEB 2.0 ... ERABILGARRITASUNERANTZ ...

Duela 3 hilabete, lehenengoz entzun nuenean Web 2.0 kontzeptua, guztiz berria izateaz gain, nahiko erabili ezina eta urrunekoa iruditu zitzaidala onartu behar dut (nahiz eta publikoki nire kezka azaldu etengabe, batez ere erreminta berri honen inguruko erabilgarritasun praktikoari buruz hitz egiterakoan). Hainbat buelta eman arren, behin eta berriro topatzen nuen oztopo berdina: nola demontre aplikatuko dut nik Web 2.0-aren inguruko ikasketa eta jakintza guztiak 7 urteko umeekin? Konfesatu behar dut, beti ere, nahiko kantsagarri bihurtu nintzela, beti gauza berdinak eta kezka berdinak errepikatzean, baina ikasketaren puntu batetara helduta, uste dut ulertzen ari naizela (edo hobe esanda, nire ikasle-bizitzan erabilgarritasun zenbait aplika dezakedala) zertan datzan, batez ere honakoa irakurri nuenean: ikasle askori lan bidaltzerakoan, Interneten begiratu eta zuzenean kopiatu egiten dute topatutakoa, ia irakurri gabe, eta batez ere, kuestionatu barik eskuartean dutenaren fidagarritasuna eta balioa.
Hor ulertu nuen baita ere, zergatik gaur eguneko gure nerabeen informatika klaseen hustasuna: zertarako irakasten zaie word dokumentu polit bat eraikitzen, eskuak teklatu gainean egokiro jarriz, baldin eta arratsaldeetan, etxean eta bakarrik daudenean, nik neuk oraindik kontrolatzen ez ditudan hainbat erraminta erabiltzen badituzte? (esaterako, bideoak You Tube-n jarri, jeitsi, modifikatu, urruneko lagunekin txateatu,…).
Hori bai, ni guzti hau aldatzearen alde banago (uste dut…), baina prozesu nahiko geldoa dela ere azpimarratu nahi du behin eta berriro. Agian, guzti honen oinarria desinformazioa da, niri gertatu zaidan moduan, askori ere gertatzen baitzaio. Agian, ez -jakintasun horren ere pelikula bat bezala jarraiarazten digu: muga bat denez nire irakasle-bizitzan, ez dut erabiliko, eta ez dudanez erabiltzen, ez da erabilgarria ez delako sekulan erabili. Baina didaktika arloan asko hobetzeko dugu oraindik, batez ere azken urteotako emaitzak ikusita. Teknologiaren laguntzaz eta erabilera egokiaz, ordea, irakasle eta ikasle arteko komunikazioaren estimulazioa lor daiteke; metodologia aktiboen bidez, hobe bait daitekeelako irakas- eta ikas-prozesuaren arteko feedback-a, ikas-denboren optimizazioa lortuz era berean. Azken finean, ikasketa prozesuarekiko motibazioa handituz.
Ondorio moduan esan dezakedana da gaur egunean Web 2.0 plataformaren bidez eskaintzen zaizkigun erreminten erabilera egokia eta handiagoa egitea posible dela, irakaskuntzan ere, baina agian bide egokiena izango litzateke erramintak banan banan sartuz joan gure egunerokotasunean, ezinbesteko bihurtu arte, nolabait ozeano handi bat moduan ikusten dugun esparrua, txikiagoa den espazio batean bihurtuz.

2009/01/16

EUSKARA, MAGISTERITZA ETA HEZKUNTZA. ZENBAIT GOGOETA

Badira 25 bat urte Euskal Herriko Unibertsitatea hasi eta euskal adarrekin ekiten hasi zirela. Hasiera benetan gogorra izan zen, izan ere, Ikastola mugimenduekin batera, frankismo garaiko hurrengoek ere lerro berdinean jarraitzen baitzuten: batetik ez zuten baimentzen ez errazten adar hori gauzatzea, eta bestetik, jendearen aldetik ere, ez zegoen gogo larregirik hortan ibiltzeko (egia esan, euskaraz alfabetatutakoak gutxi batzuk baitziren).
Badira 25 urte, bai, borroka hortan ibilitako asko unibertsitatera itzuli, eta bestelako egoera topatzen dutenak: lortutako lorpen askoren atzerapausu handia eman deneko sentsazioa dute askok. Nahiz eta ia karrera guztiak euskaraz egiteko aukera izan, eta nahiz eta matrikularen erdia baino gehiago euskaraz ikasteko egin, bada oraindik ere gaur egunean erdal kutsua duten giroak.
Egia da, bestalde, printzipioz pertsona libreak izanik aukera dugula bai hitzegin zein ikasteko nahi dugun hizkuntza eta metodologian, baina benetan tristea iruditzen zaidana da hainbat urteetako batzuren borrokan atzerapausu handia egotea, hau da, bada jende aunitz karrerak guztiz euskaldundu daitezen eskatzen ibili direnak, eta behin hori lortu denean, ez garela hortaz aprobetxatzeko gai izan. Magisteritzako fakultatean, esaterako, bada jende asko euskaraz ikasten ari dena, 3 urteren buruan euskarazko titulu bat emango dietelakoan, eta bada, beste jende asko euskaraz ikasten ari dena ohitura jarraituz. Baina bada beste jende bat ere, euskaraz ikasten ari dena sentitzen duelako hori dala bere kultura, ama hizkuntza eta etorkizuna. Ezin baitezakegu ahaztu gu, irakasle-eskolako ikasleok, hemendik eta urte betera (dena ondo joanda,noski), haur batzuren andereño eta maisu izango garela, eta beraien erreferentzia nagusienetakoa izango garela. Hori horrela izanda, hizkuntza zeharo garrantzitsua delako uste sakona daukat, izan ere, gu euskaraz hitzegiten entzutean, eurak ere hala egin beharko dutela sentituko dute, hori izanik euskara transmititu eta mantentzeko bide aberatsa, ez ut ulertzen eta sutu egiten naiz (klasean batzuk konturatu direnez), nola euskal adarrean ikasten egonik, euskarazko irakasleak izatera prestatzen ari garela, oraindik ere erdara hutsean aritzea. Ni ez naiz sartzen bakoitzaren erlazio pertsonaletan erabiltzen dugun hizkuntza ohiturekin, baina bai klasean erabiltzen dugunarekin. Manten (edo sor) dezagun euskaraz hitz egiteko gure esparru, txokoak eta ohiturak, gure kultura eta etorkizunaren onerako.

gure umeen zoriona...


hau ote da?

2009/01/15

bologna prozesua

Danori dagokigun gaia da, garrantzitsua oso. Hemendik eta 3 urtera unibertsitate-sistema osoa aldatuko dela behin da berriz ari zaizkigu esaten, Europara eta aurrerapenera egokitu behar horrek bultzatua. Baina,a benetan, badakigu zertan datzan eta zertan eragingo digu ikasleooi? Eta euskarazko ikasketak errespetatuko dira? Bermatuko al da orain arteko baldintza "erosoetan" ikasten jarraitzea (nahiz eta faltsua dirudien, gaur egunean euskaraz ikastea nahiko bermatua egoteaz gain, lanean gabiltzanok ere hala egiten jarrai dezakegu ikasten dugun bitartean)?
Irakurri Ikasle Abertzaleak unibertsitateko ikasle talde batek idatzitako txostena... ados al zaude? aurrera jarraituko du ekimen horrek? gu non geratuko gara?

2009/01/09

JOLASAK...EGOKIENAK OTE?

Duela 3 aste eskas Olentzero etorri zela, eta hainbat gauza ekarri zituela agerikoa da kalean...bai?kalean? Hurrengo bideoan ikusi nola jolasten duten umeek...

Nire iritzia jakin nahi?

Eta zein da zurea?

2009/01/08

EUSKARAREN EGOERA

Duela pare bat hilabete honako izenburu hau egin zitzaidan deigarri Berria egunkarian:
"UPNre gobernuak %25 murriztuko du Euskarabidearen aurrekontua"
Artikulua irakurri ondoren, eta interneten kuskuseatuz, euskararen egoera Euskal Herrian
txostena topatu nuen, izan ere, nafarroan gertatzen den laguntza ezak ia "gainontzeko" Euskal Herrian zerikusia duen aldaratzeko balio izan zidan.
Egia da, askotan, egoera sozial eta ekonomikoak, hala nola, herriaren kokapenak ere baduela zerikusia, beraz, adierazle ezberdinen araberako banaketaren hausnarketa egin daiteke lotura horretan klikatuz. Murgildu datuetan....

OLENTZEROK ZER EKARRI DU?

JOKU bat proposatuko dizuet: hemen badago Olentzerok aurten gehien ekarri dituen jolas elektronikoen zerrenda bat. Gainera, beraien argazkiak tartekatu ditut nahasian. Ezetz asmatu zein den zein? gero, kuriositatez, begiratu wikipedia hiztegitik ateratako definizio eta deskribapenak (batzuk erderaz daude...).
egin jolas !!



















Wii Playstation 3 Xbox 360 Playstation 2 PSP Nintendo DS

Baietz jakin baino gauza gehiago ikasi? ai...hau Olentzero etorri baino lehen deskubritu behar genuela !!!!